Albisteak

OÑATIKO ZENBAIT SALTOKIK BLACK FRIDAY ANTOLATU DUTE

Datorren ostiralean, azaroaren 29an BLACK FRIDAY heltzen da TXANDA, Txantxiku Dendarixen Alkartiaren hainbat dendatara.

Aurtengo BLACK FRIDAY eguna gure herriko zenbait saltetxek ospatuko dute. AEBetan hasi zen BLACK FRIDAY ekimena, Gabonetako erosketei hasiera emateko eta Euskal Herriko merkataritzan indarra hartzen joan da, urteen poderioz.

Denetariko dendak batu dira ekitaldira eta saltoki parte-hartzaileek promozio eta deskontu handiak egingo dituzte salgai dituzten bere produktuetan. Ekimenean parte-hartzen duten saltokiek kartelak eta puxikak jarriko dituzte beraien saltegietan gainontzekoengatik bereizteko.

Kanpaina honetara bere atxikimendua erakutsi duten saletxeak ondorengoak dira: Amets-Berezao, Ane mertzeria, Arkauz optika, Bellotza, Chic, Gorrotxategi, Iramira, Itziar optika, Klau, Kuttun, Luar, Magdalena gasolindegia, Marku, Mendizabal kirolak, Ni, Olalde oinetakoak-1, Olalde oinetakoak-2 eta Sua.

Etor zaitez gure dendetara eta aprobetxa ezazu BLACK FRIDAY egunaren edizio berri honek eskaintzen dizun honako aukera, Gabonetako erosketak egiten hasteko!

 

BAZKIDE EGIN ZAITEZ!

OHARRA: TXANDAko elkartekide ez bazara eta ekimenean parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan ondorengo helbide elektronikora idatziz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.